- 1. fasea: Kontzeptualizazioa eta eskakizunak zehaztea. Fase honetan, proiektuaren irismena finkatuko da; horretarako, garatuko diren prototipoak non aplika litezkeen definituko da, eta zer eskakizun izango dituzten zehaztuko.
- 2. fasea: Ikerketa eta garapena. Fase honetan, ezagutza berria eskuratuko da eta ezagutza hori itzulpen automatiko neuronal aurreratuko prototipoetan aplikatuko da.
- 3. fasea: Baliozkotzea eta zabalkundea. Fase honetan, 1. fasean zehaztutako eskakizunak oinarri harturik 2. fasean garatutako prototipoak baliozkotuko dira, eta emaitzak zabaltzeko eta balizko ustiapenerako zereginei ekingo zaie.
Proiektuaren jarduerak ageri dira jarraian, lan-paketeka multzokatutako zereginen bitartez zehaztuta.
- 1LP: PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA LP honen helburua da proiektuari tresna eraginkor bat jartzea bazkideak eta zereginak koordinatzeko, bermatuko duena garaiz egitea proiektuaren kudeaketa tekniko eta ekonomiko-administratiborako egin beharreko zeregin guztiak. Halaber, LP honi dagokio proiektua eskarian aurreikusitako baldintza tekniko eta ekonomikoen arabera gauza dadin lortzea eta hura dokumentu bidez egiaztatzea onartutako laguntza eskuratzeko; horretarako, proiektuaren jarduerak kontrolatu beharko dira, eta arriskuak, desbideratzeak, aukerak eta birplanifikazio-premiak identifikatu.
- 2LP: BALDINTZAK ETA BALIABIDEAK. Lan-pakete honen helburua hau da: zehaztea eta prestatzea 3LP, 4LP eta 5LP lan-paketeak martxan jartzeko behar diren baldintzak eta baliabideak.
- 3LP: KOHERENTZIAREN MODELATZEA. Lan-pakete honen helburua NMT sistemen kalitatea eta estaldura hobetzeko testuinguru-koherentziaren modelatzea ikertzea eta garatzea da.
- 4LP: ITZULPEN SISTEMA NEURONAL KOHERENTEAK. Lan-pakete honen helburu nagusia itzulpen automatiko neuronal sistema koherenteak ikertzea eta garatzea da. Sistema horiek testuinguru-informazioaren kudeaketa integratzen eta optimizatzen dute, LP3an garatutako metodoetan oinarrituz.
Bigarren mailako helburuen artean daude helburu nagusia lortzeko beharrezkoak diren tresnak eta metodoak egokitzea eta hedatzea, eta proiektuan garatutako metodoen arrakasta neurtzeko erabiliko diren eredu aurreratuak zein oinarrizkoak garatzea.
- 5LP: EMAITZAK BALIOESTEA. Lan-pakete honen helburua proiektuaren emaitzak balioestea da. Atal hauek ditu: balioespen-prozesua diseinatzea, probak egiteko datuak prestatzea, eta 3LPan eta 4LPan garatutako sistemen kalitatea ebaluatzea.
- 6LP: EMAITZAK ZABALTZEA, TRANSFERITZEA ETA USTIATZEA. Lan-pakete honen helburua da emaitzak maila akademiko eta industrialean zabaltzea eta ustiatzea. Lehen kasuan, ikerketa-zentroak arduratuko dira hori egiteaz; bigarren kasuan, berriz, enpresetako I+Gko unitateak. Lan-pakete honen helburu nagusia da aztertzea zer eragin duen proiektuak industrian, Ametzagaiña eta ISEAra elkartutako enpresei egindako emaitzen transferentziaren bidez eta ustiapen komertzialaren aurreikuspenen lehen analisi baten bidez.