TANDO proiektua Euskadi hizkuntza-teknologien arloan erreferentzia-puntu gisa finkatzen laguntzeko ikerketa-proiektu modura planteatzen da.
Hau da proiektuaren helburu nagusia:
Testuinguruko koherentzia mantentzen duen itzulpen automatiko neuronaleko sistemak ikertzea, garatzea eta baliozkotzea
Proiektuaren helburu nagusia helburu zientifiko-teknologiko hauetan banatuta dago:
- Itzulpenaren kalitate orokorra eta koherentzia nabarmen hobetzeko itzulpen neuronaleko arkitektura eta algoritmoak ikertu eta garatzea
- Testuinguru-informazioaren prozesamendua barne hartzen duten kalitate handiko itzulpen automatiko neuronaleko sistema aurreratuak sortzea
- Euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa testu orokorren itzulpen koherentea garatzeko eta baliozkotzeko datu-multzoak sortzea eta prestatzea
- Garatutako sistemen ebaluazioa, automatikoa eta eskuzkoa.
Era berean, helburu hauek ezarri dira proiektuaren irismenari eta inpaktuari dagokienez:
- Euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa bikoteetarako koherentzia tratatzen duen sistema generikoentzako kasu pilotu bat zehaztea.
- Itzulpen automatiko neuronaleko prototipo aurreratuak baliozkotzea egokigarritasunari eta zehaztasunari dagokienez, eta artearen egoerarekin konparatuz.
- Proiektuaren emaitzen zabalkunde akademikoa nazioarteko konferentzietan.
- Emaitzak industriara transferitzea eta ustiapen komertzialerako aukerak aztertzea.
Helburu horiek lortzeko, partzuergo indartsu bat du atzean TANDOk, esperientzia handia duena hizkuntza-teknologietan eta erreferentzia bihurtu nahi duena arlo horretan. Proiektu estrategikoa da parte hartzen duten erakunde guztientzat eta Eiken, MondragonLingua, Eleka, EITB eta Argiarentzat.